Les Fous ahots-hirukoteak kontzertua eskainiko du bihar Errebal Plazian

Les Fous ahots-hirukoteak kontzertua eskainiko du bihar Errebal Plazian
2021/10/15 eta kitto!
Santi Romanok (konposizioa, ahotsa eta pianoa), Noa Egigurenek (ahotsa eta perkusioa) eta Otxik (ahotsa eta perkusioa) osatzen duten Les Fous ahots-hirukoteak kontzertua eskainiko du bihar, 20:00etan, Errebal Plazian. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenarekin sartu behar da. Sarrerak Coliseo antzokiko leihatilan edo Kutxabank bitartez eskuratu daitezke.

Les Fous taldeak ‘MusikIrun’ konpositore gazteen lehiaketa irabazi zuen 2012an eta, horren harira, lehen EPa grabatu zuten, Rorschach. 2015ean, bigarren EPa grabatu zuten, Feel Fine, soinu biziago eta baikorragoarekin. Lan horrek ateak ireki zizkien eta Heineken Jazzaldian parte hartu zuten 2016, 2017, 2018, 2020 eta 2021 urteetan. 2018an, gainera, Never Surrender kaleratu zuten, taldearen hirugarren lana.

2019az geroztik, taldeak ahots-hirukote bezala funtzionatzen du, pianoak eta perkusioak lagunduta, ‘a capella’ abesten espezializaturik, estilo lasaia garatuz.