Lorelei taldea bueltan da 20 urteren ondoren

Lorelei taldea bueltan da 20 urteren ondoren
2019/12/12 eta kitto!
Mikel Gorosabel musikariak eta Asier Serrano idazle eta kantariak Lorelei taldea berreskuratuko dute 20 urteko isilunearen ondoren. Poesia eta pop musika uztartzen dituen talde eibartarrak lau kontzertu iragarri ditu 2020. urterako (urtarrilaren 17an Andoaingo Bastero Kulturgunean, otsailaren 7an Eibarko Coliseoan, otsailaren 14an Zarauzko Modelo aretoan eta martxoaren 24an Lekeitioko Ikusgarri zineman), baina kontzertu gehiago eskaintzeko asmoa du. Gainera, Gorosabel eta Serranok Antxon Sarasua eta Loiola Madera musikarien laguntza izango dute etapa berri honetan.

Loreleik bi disko kaleratu zituen 90eko hamarkadan: Bada hiri gorri bat (1997) eta Tatuatu zenidan zerua (1999).