[AZKEN ORDUKOA] Lorelei taldearen kontzertua bertan behera geratu da

[AZKEN ORDUKOA] Lorelei taldearen kontzertua bertan behera geratu da
2022/03/23 eta kitto!
Azken orduko aldaketak tartean, barixakuan Lorelei taldeak Lekeitioko Ikusgarri aretoan eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Hala ere, taldeak aurrerago egitekoa asmoa duela adierazi du. Bitartean, hemen entzun dezakezue "Ilargiaren etorbidea" kantu berria:



Asier Serrano idazle eta kantariak eta Mikel Gorosabel musikariak (EH Sukarra) 1990eko hamarkadan sortutako taldea da Lorelei. EH Sukarra taldearen diskoetan hasitako lankidetzari segida eman zioten pop lirikoko proiektu honetan. Serranoren “Bada hiri gorri bat” poema liburuan oinarrituriko disko batekin plazaratu zen taldea 1997an, eta, geroago, “Tatuatu zenidan zerua” kaleratu zuen.