“Los buenos modales”, “¡Vaya vacaciones!” eta “Novembre” pelikulak asteburuko karteldegian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Los buenos modales”, “¡Vaya vacaciones!” eta “Novembre” pelikulak asteburuko karteldegian
ETA KITTO 2023, Api 28

Aipatutako hiru film horiek lagunduko diote berriro eskainiko duten “20.000 especies de abejas” pelikulari asteburu honetako Coliseoko zine-karteldegian. Hori bai, Estibalitz Urresolaren filmak hiru proiekzio izango ditu bakarrik (bi zapatuan eta bestea domekan) eta ez dute Ikuslearen Egunean (astelehenean) eskainiko. 2 Aretoan joango da film hori eta horko emanaldiak Cedric Jimenezen “Novembre”-rekin tartekatuko ditu: azken hori bihar 17:00etan, etzi 20:00etan eta etzidamu 19:30ean botako baitute. Victor Garcia Leonen “¡Vaya vacaciones!” 1 Aretoan eskainiko dute eta Maria Diazen “Los buenos modales” Antzokian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »