ATX Teatroak “Lubaki lainotsua” taularatuko du ostiral honetan (irailak 23), 20:30ean, Coliseoan (euskaraz). Taldearen 10. urteurrenerako sortutako 10. proiektua den lan honetan Maren Basterretxea, Miriam K. Marchante eta Javier Barandiaran antzezleek hartuko dute parte. Azken bi hauek, nahiz eta kanpoan bizi, Eibarren jaiotakoak dira.
Sarrerak 8 euro balio du (6 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta 70 minutuko iraupena du. “Lubaki lainotsua” gazte-heldu publiko bati zuzentzen zaio, belaunaldien arteko talka bezalako gai gori-gori bat jorratzeko. Gainera, bere antzerki-proposamenak drama eta umorea uztartzen ditu taula gainean.