Udako zinearen bigarren saioa izango dugu gaur. Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponceren ‘Lur eta Amets’ euskarazko animazioa emango dute, 22:00etan, Untzagan.
Hau da pelikularen sinopsia: Lur eta Ametsen gurasoek ezkontza bat dute asteburu honetan eta bikiak Andere amonaren etxean utzi dituzte. Baina, haren eta Baltaxar katuaren botereei esker, ez da ohiko asteburua izango.