“Lurrak” euskal zirku-ikuskizuna iritsiko da gaur iluntzean Korrika Kulturalaren eskutik

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Lurrak” euskal zirku-ikuskizuna iritsiko da gaur iluntzean Korrika Kulturalaren eskutik
ETA KITTO 2019, Mar 28

Gaur (martxoak 28), Korrika Kulturalaren barruan eta Eibarko Udala eta Antzerki Jardunaldien laguntzarekin antolatuta, Lurrak ikuskizuna ikusteko aukera  izango da  Coliseo Antzokian, 20:30etik aurrera,  “LURRAK” antzezlana disziplina artistiko desberdinen arteko topaketa da. Antzerkia, musika eta zirkua elkartzen dira, ikuslearentzako esperientzia berria eta bakarra izateko asmoarekin. “Aire Aire, Gasteizko KaldeArte eta Bilboko Kalealdia-k bultzatutako egitasmoaren emaitza da, honako helburua lortu nahi duelarik: euskal kulturan oinarritutako formatu handiko zirko ikuskizun bat ekoiztea, bertako artistekin, kalitatearekin, edukiarekin, eta ikusgarritasunarekin”.

Lantegi bat Bilboko itsasadarraren alboan, lanaldi luze eta nekagarriak. Musika instrumentuek ezartzen duten erritmoan lan gogor eta neketsua oreken, kulunken eta aire ariketen artean. Egungo zirkoak eskaintzen dituen baliabideez baliatuz, ikuskizun musikal bat giza talde txiki baten matxinadaren istorioa kontatzeko: gizon eta emakumeak elkarturik aurre egiten diete lanean jasaten ari diren gehiegikeriei. Pertsonaiak absurdoa, komikoa eta 60ko hamarkadako langile tradizioaren artean mugitzen dira.

ANTZEZLEAK: Ortzi Acosta edo David Parga (aire ariketak, orekak), Mónica Riba edo Julia Sáez (aire ariketak, orekak) Nuria Puig eta Marc Muñoz (kulunkak, buruz-buru, orekak), Gaizka Chamizo edo Txema Pérez (pailazoa), Mikel Hernández Urrutia, Argibel Euba eta Anai Gambra (txalaparta eta perkusioa), Josu Aurrekoetxea edo Roberto Castro (alboka, ukelele, harmonika, gaita eta flauta), Iñaki Etxarri edo Unai Laso edo Gotzon Batikon (trikitixa).

JANTZIAK: Paulette San Martín.

ESZENOGRAFIA: Mercedes Lorente.

ARGIZTAPENA: Iker Donoso.

ZUZENDARIAREN LAGUNTZAILEA: Bea Insa.

ZUZENDARITZA: Adrián Schvarzstein.

Iraupena: 70 min.

Zirko, Dantza, Klown, Perkusioa.

Euskaraz. 21. KORRIKA

Sarrera: 12 € – 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

-Aurre salmenta: astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era Coliseo Antzokian eta KUTXABANK bitartez.

-Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »