Maila handiko dantzariak bildu zituen Breaking Eibar lehiaketaren zortzigarren edizioak

0    Jaiak, Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Maila handiko dantzariak bildu zituen Breaking Eibar lehiaketaren zortzigarren edizioak
ETA KITTO 2023, Eka 13

Maila handiko dantzariak elkartu ziren zapatuan Errebal Plazan, Breaking Eibar dantza urbanoen erakustaldi-lehiaketak erakarrita. Sanjuanetako jai egitarauaren barruan urtero antolatzen duten ekimenak zortzi urte bete ditu eta, honezkero, kaleko dantzak gustoko dituztenen agendetan ondo finkatutako hitzordua bilakatu da. Aurten, gainera, zuzeneko musikaren erritmora aritu dira leihakideak, Musika Drums For All Akademiaren lankidetzari esker. Amaieran, Eibarko Udalaren bi sariak banatu zituzten.
Argazki bilduma ikus dezakezue jarraian (ARGAZKIAK: KULTURA-EIBARKO UDALA):

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »