Maite Arroitajauregi eta Arantzazu Callejak “Akelarre” aurkeztuko dute domeka eguerdian eskainiko den saio berezian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Maite Arroitajauregi eta Arantzazu Callejak “Akelarre” aurkeztuko dute domeka eguerdian eskainiko den saio berezian
ETA KITTO 2021, Mar 10

Domekan, 12:00etan, “Akelarre” filmaren goizeko saio berezia eskainiko dute Coliseoan, asteburuan jatorrizko musika onenaren Goya saria jaso zuten Maite Arroitajauregi eta Arantzazu Callejaren parte-hartzearekin. “Akelarre” filmarentzat egindako musikarengatik saritu dituzten musikari biek filmaren aurkezpena egingo dute.

Emanaldi berezi horretatik kanpora ere, Coliseo antzokiko ohiko zine eskaintzaren barruan ikus daiteke “Akelarre” filma asteburuan: zapatuan, 19:00etan (2 aretoan); domekan, 12:00etan (antzokian), 16:00etan eta 19:00etan (2 aretoan); eta astelehenean, 19:00etan (antzokian).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »