Maite Arroitajauregik Goya saria irabazi du

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Maite Arroitajauregik Goya saria irabazi du
ETA KITTO 2021, Mar 06

Maite Arroitajauregi musikari eibartarrak jatorrizko musika onenaren Goya saria irabazi du ‘Akelarre’ pelikulan Arantzazu Callejarekin egindako lanagatik. ‘Adú’ pelikulako Roque Baños. ‘Baby’-ko Bingen Mendizabal eta Koldo Uriarte, eta ‘El verano que vivimos’ filmeko Federico Jusid ziren beste finalistak.

Hona hemen otsailean Maite Arroitajauregiri egin genion elkarrizketa.

Jone Laspiur ere garaile

Donostian jaio baina familia eibartarra duen Jone Laspiurrek errebelazio aktore onenaren saria jaso du ‘Ane’ pelikulak egindako lanagatik. Berarekin ere orain dela gutxi egon ginen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »