Maria Jose Telleriak Kultura diputatu kargua hartuko du Harkaitz Millan ordezkatuz

Maria Jose Telleriak Kultura diputatu kargua hartuko du Harkaitz Millan ordezkatuz
2022/11/28 eta kitto!
Orain arte Gipuzkoako Diputazioko Kulturako zuzendari karguan egon den Maria Jose Telleria eibartarrak Harkaitz Millanen postua hartuko du azken honek asteburuan izandako kale-arazo baten ondoren, atxilotua izan eta dimisioa eman eta gero. PSE-EEtik diotenez, Eibarko kazetariak hartuko du Kultura, Kooperazioa, Gazteria eta Kirolak saileko diputatu kargua, azken legegintzaldian Kulturako zuzendari karguan egon ostean. Hainbat komunikabideetan lan egin ondoren, Telleria enplegu teknikaria izan zen 1996tik 1999ra eta PSE-EE alderdiko zinegotzia Eibarren azken urte horretatik 2015era arte. 2015ean jauzia eman zuen Diputaziora.