Martitzenean banatuko dituzte Klub Deportiboko Argazki Taldeak antolatutako Rallyko sariak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Martitzenean banatuko dituzte Klub Deportiboko Argazki Taldeak antolatutako Rallyko sariak
ETA KITTO 2019, Eka 05

Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoen eskutik maiatzaren 12an egin zen rallyko irabazleen izenak eman dituzte ezagutzera gaur. Koloretan, lehen saria Jesus MÂȘ Ribera Otegi bilbotarrak eskuratu du, bigarrena Imanol Salegi Urbieta zestoarrak eta hirugarrena Omar Igual Marcos donostiarrak. Sari soziala Fernando Retolaza eibartarrari eman diote eta gazte mailako saria, berriz, Maialen Barrutia Zabalari. Eta zuri-beltzeko modalitatean, hiru sariak Eibarren geratu dira: lehena Bakarne Elejalde Garitagoitiak irabazi du, bigarrena Fernando Retolaza Loidik eta hirugarrena Jose Luis Irigoien Martinezek. Sari banaketa ekitaldia martitzenean egingo da, 20:00etan Klub Deportiboan.

11505 11504 11503 11502bakarne elejalde rally 2019_1bakarne elejalde rally 2019_2bakarne elejalde rally 2019_4

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »