Matsarian filmatzen arituko direla eta, bihar ezin izango da hainbat tokitan aparkatu

Matsarian filmatzen arituko direla eta, bihar ezin izango da hainbat tokitan aparkatu
ETA KITTO 2020, Ira 02

Manu Gomez arrasatearraren Érase una vez… Euskadi pelikula filmatzen arituko direla eta, bihar 14:00etatik aurrera ezin izango da Matsariako hainbat tokitan aparkatu. Udaltzainek ondo seinaleztatu dituzte errodajerako erabiliko diren guneak eta aparkatzeko debekua eguen goizaldera arte (irailaren 4ko 02:00ak arte) egongo da indarrean. Zinemagile arrasatearrak astelehenean ekin zion fikziozko bere lehen luzemetraia izango dena filmatzeari, bere jaioterrian, eta datozen asteotan Eibarren ez ezik inguruko beste herri batzuetan (Soraluze, Bergara…) arituko dira lanean.

Beatriz Bodegasek ekoitzitako pelikula 80ko hamarkadan dago girotuta eta protagonistak 12 urteko lau mutiko izango dira. Asier Flores, Aitor Calderon, Miguel Rivera eta Hugo Garcia aktore nagusiekin batera Yon Gonzalez, Marian Alvarez, Luis Callejo, Pilar Gomez, Mirari Isasi, Josean Bengoetxea eta Eriz Alberdi arituko dira, besteak beste.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »