Mercedes Kareaga bekan parte hartzeko epea hilaren 30ean amaituko da

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Mercedes Kareaga bekan parte hartzeko epea hilaren 30ean amaituko da
ETA KITTO 2022, Mai 24

Maiatzaren 30ean amaituko da Mercedes Kareaga Bekaren lanak aurkezteko epea. Beka honen bitartez herriarentzat interes berezia duten historia arloko ikerketa-proiektuak sustatu eta zabaldu nahi dira, eta aurtengo edizioan Mercedes Kareaga beraren biografia izango da ikergaia.

Lanek 15 orrialde izan behar dituzte gehienez eta lana nola burutuko den azaldu behar da bertan. “Aldi berean, lanaren ikerketa-esparrua xehatu; aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera azaldu; ikertzailearen edo ikerketa-taldearen aurreko esperientzia adierazi; helburuak zehaztu; materialak, baliabideak eta lan-metodologia konkretatu; lana garatzeko kronograma islatu; aurreikusitako emaitzak eta horien interesa balioetsi, eta bestelako finantzabiderik dagoen esan, horrelakorik balego”, diote antolatzaileek.

Ikerlariek 20 hilabeteko epea izango dute lana amaitzeko eta denbora tarte horretan, au txosten aurkeztu beharko dituzte, EHUk eta Eibarko Udalak osatutako batzorde mistoak lanaren jarraipena egin dezan eta ikerlariari edo ikerketa-taldeari egiteko nagusiaren ildoari buruzko gomendioak eman diezazkion, eta, hala, lanaren emaitza egokia izan dadin.

Hemen aurkitu ditzakezue bekaren oinarriak eta eskaerak egiteko esteka: https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/bekak-dirulaguntzak-laguntzak/i-mercedes-kareaga-beka-2022

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »