"Meri, Mari eta Lari" ikuskizuna igande honetan Errebal Plazan

"Meri, Mari eta Lari" ikuskizuna igande honetan Errebal Plazan
2021/10/15 09:47
eta kitto!
Ikuskizun ederrarekin emango zaio ongietorria Gurasoak Berbetan egitasmoari igande honetan (urriak 17): "Meri, Mari eta Lari" ikuskizuna antolatu du   ...eta kitto!-k Errebal Plazan. Saioa eguerdiko 12:00etan hasiko da eta doan izango da, baina aldez aurretik gonbidapenak jaso ahal izango dira  …eta kitto!-ren egoitzan (Urkizu 11, solairuartea). “Gonbidapenak jasotzeko aukera gaur arte (urriak 15, ostirala)  egongo da, 19:30ak arte”, azaldu dute antolatzaileek.