Metal taldeen kontzertuak egongo dira gaztetxean asteburuan

Metal taldeen kontzertuak egongo dira gaztetxean asteburuan
2022/04/06 eta kitto!
Eibarko gaztetxeak metal musika taldeen kontzertuak jasoko ditu zapatuan eta domekan. Barixakuan, 22:00etan hasita, Porfiria eta Nakkiga taldeek joko dute. Domekan, ostera, 18:00etatik aurrera, Tugurio eta The Covenant izango dira oholtza gainean.

Egun bateko sarrerak bost euroko prezioa izango du eta, bi egunekoa ordaindu nahi izanez gero, zortzi euro eman behar izango dira.