MICEk jarriko dio musika Feministon Herriari

MICEk jarriko dio musika Feministon Herriari
2018/10/17 eta kitto!
Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa jasoko du Bilbok urriaren 22tik eta 28ra. Horren baitan, hilaren 27an, Feministon Herria antolatu dute Areatzan, solasaldi, mahai-inguru, kontzertu eta beste hainbat ekintzaz beteriko eguna. 40 herrialdetako 130 emakume bilduko dira han eta Miren Narbaiza MICEk jarriko dio musika egunari. ‘Bizia arnas’ abestia sortu du Feministon Herriarentzat musikari eibartarrak, baina ez hori bakarrik, Areatzan egingo diren ekintzen artean kontzertua eskainiko duelako baita ere.