MICEk ‘Zilar printzak’ diskoa aurkeztu du

MICEk ‘Zilar printzak’ diskoa aurkeztu du
2019/12/13 eta kitto!
Miren Narbaizak, MICEk, bere bigarren bakarkako lana aurkeztu zuen atzo Gasteizen. ‘Zilar printzak’ da eibartarren lan berriaren izena eta lau abesti batzen dituen diskoa da. Narbaizak Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir), Ilargi Agirre eta Ibai Gogortza musikarien laguntza jaso du diskoa sortzeko. “Presazko garai hauetan, interesgarria iruditzen zait biniloak eskatzen duen pause hori bizitzan: jarri eta entzun”, aipatu zuen atzoko aurkezpenean, Berria egunkariak jasotzen duenez. Horregatik argitaratu du biniloan, baina sarean ere entzun daiteke.

MICEk bakarkako kontzertuak eskainiko ditu Bilbon, Gasteizen, Zumarragan, Gernikan eta Arrasaten, eta 2020an banda osoarekin kontzertu bereziak eskaintzeko prestaketetan dabil.