Miguel Delibes idazleari buruzko hitzaldi-solasaldia egingo da bihar arratsaldean Portalean

Miguel Delibes idazleari buruzko hitzaldi-solasaldia egingo da bihar arratsaldean Portalean
2021/07/12 eta kitto!
Uztailaren 16ra arte Armagintzaren Museoan "Miguel Delibes eta Eibar” erakusketa ikustera joateko aukera dagoela eta, horren harira biharko hitzaldi-solasaldia antolatu dute, Miguel Delibesi buruz berba egin eta idazleak Eibarrekin izan zuen harremanaren inguruan aritzeko.

Horretarako, Adolfo, German eta Juan Delibes de Castro idazlearen semeak eta Juan Antonio Sarasqueta eta Jose Luis Usobiaga, Miguel Delibesen lagun izandako armaginak gonbidatu dituzte.

Ekitaldia uztailaren 13an izango da, 19:00etan, Portaleko areto nagusian. Sarrera librea da osasun-betebeharren arabera aurreikusitako edukiera bete arte eta maskara erabiltzea ere nahitaezkoa izango da.