Mireia Gabilondok zuzendutako “Erlauntza” filmak agurtuko ditu udako zine emanaldiak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Mireia Gabilondok zuzendutako “Erlauntza” filmak agurtuko ditu udako zine emanaldiak
ETA KITTO 2021, Abu 24

Zinema Kalean egitasmoaren baitan, eguenean (abuztuak 26) 22:00etan “Erlauntza” filma proiektatuko dute Untzagan. Mireia Gabilondok zuzenduta, antzezleak Leire Ruiz, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia, Itziar Atienza, Naiara Arnedo eta Sara Cózar dira. Betiko moduan, filma ikusi nahi dutenek gonbidapena erakutsi beharko dute jarri aurretik. Kutxabank-en bitartez eskuratu daitezke gonbidapenak aldez aurretik edo, bestela, proiekziora sartzean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »