Mursegok egin du Donostiako Zinemaldiaren sintonia berria

Mursegok egin du Donostiako Zinemaldiaren sintonia berria
2022/09/07 eta kitto!
Jaialdiak 70 urte betetzen duela aprobetxatuz, proiekzio bakoitzaren aurretik entzuten den sintonia berritu dute antolatzaileek. Maite Arroitajauregi da, Arantzazu Callejarekin elkarlanean, aldaketa esanguratsu horren egilea. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariarekin egindako prentsaurrekoan adierazi zutenez, “melodia berria pertsonala eta nortasun handikoa da”. Elementu sintetikoak eta organikoak baliatu eta nahastu dituzte, horretarako ahotsa eta haize instrumentuak erabiliz, “zehazki, korneta, tuba eta serpentoia, oso instrumentu berezia, antzinakoa eta tinbrikak besteengandik bereizten duena”. Euskadiko Orkestrako Oscar Avella eta Salome Limon soinu ingeniaria izan dituzte alboan, bidelagun: “Bi pauta eman zitzaizkigun lana eskatu zigutenean, laburra behar zuen izan, eta sormen aldetik erabat librea”, azaldu zuten