Museoan zabaldu duten “Eibar Organoz Blai!” erakusketaren inguruko bisita gidatuak eskainiko dituzte

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Museoan zabaldu duten “Eibar Organoz Blai!” erakusketaren inguruko bisita gidatuak eskainiko dituzte
ETA KITTO 2022, Urr 10

Zapatuan inauguratu zuten Eibarko Armagintzaren Museoan “Eibar Organoz Blai!” erakusketa. Abenduaren 11ra arte egongo da ikustera joateko moduan eta sarrera doan da. Erakusketaren abiapuntua 100 urte betetzen dituen Eibarko San Andres Elizako Hans Melcher organoaren zaharberritzearen inguruan sortutako proiektua da. Aipatutako proiektuan Musikene, KSIgune, San Andres parrokia, Eibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta J. Sergio del Campo Olaso organogilea daude inplikatuta eta erakusketa San Andres parrokiako organoa zaharberritzeko prozesuari buruzkoa da. Bertan, eduki fotografikoa eta ikus-entzunezkoak erakusten dira, baita beste material batzuk ere.

Horrez gain, bisita gidatuak eskainiko dituzte erakusketan (urriaren 13an eta 27an, 18:00etan). Eta San Andres parrokiako organoa ikusteko bisitak ere egingo dira (gaur eta 24an, 17:30ean). Bisita egiteko aurretik izena eman behar da, 943708446 telefonora deituta edo museoa@eibar.eus helbidera idatzita.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »