Museoen Nazioarteko Eguna etxetik ospatzeko gonbidapena egin du Armagintzaren Museoak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Museoen Nazioarteko Eguna etxetik ospatzeko gonbidapena egin du Armagintzaren Museoak
ETA KITTO 2020, Mai 17

Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna izendatu zuen Museoen Nazioarteko Biltzar Orokorrak 1977an eta, horren harira, urtero egiten dira gai baten inguruko ekitaldi bereziak mundu osoko museoetan. Aurtengo gaia Berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta inklusioa da eta etxean ospatzeko proposamena egin dute Eibarko Armagintzaren Museotik: “Museoan bisita birtuala egin daiteke, azalpenak audiogidei esker jarraitu… Horrez gain, artxibo digitalak dokumentu grafiko ugari eskaintzen ditu: katalogoak, publizitatea, kartelak…”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »