Museoen Nazioarteko Eguna etxetik ospatzeko gonbidapena egin du Armagintzaren Museoak

Museoen Nazioarteko Eguna etxetik ospatzeko gonbidapena egin du Armagintzaren Museoak
2020/05/17 12:15
eta kitto!
Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna izendatu zuen Museoen Nazioarteko Biltzar Orokorrak 1977an eta, horren harira, urtero egiten dira gai baten inguruko ekitaldi bereziak mundu osoko museoetan. Aurtengo gaia Berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta inklusioa da eta etxean ospatzeko proposamena egin dute Eibarko Armagintzaren Museotik: “Museoan bisita birtuala egin daiteke, azalpenak audiogidei esker jarraitu... Horrez gain, artxibo digitalak dokumentu grafiko ugari eskaintzen ditu: katalogoak, publizitatea, kartelak...”.