Museorako sarrera doan izango da aste osoan, 14 urte bete dituela ospatzeko

Museorako sarrera doan izango da aste osoan, 14 urte bete dituela ospatzeko
2021/01/20 07:16
eta kitto!
Eibarko Armagintzaren Museoak 14 urte bete zituen astelehenean eta, hori ospatzeko, aste osoan sarrera dohainik izango da. Ordutegia, berriz, honako hau da: 16:00etatik 20:00etara eguaztenetik zapatura eta 10:00etatik 13:00era domekan.

2007ko urtarrilaren 18an zabaldu zituen ateak lehenengoz Portaleko 5. solairuan dagoen Museoak. Zabaldu berritan 450 arma zituen, gehienak Armeria Eskolakoak, eta horietako 200 pieza ipini zituzten ikusgai lehen erakusketan. Eibarko industriari eskainitako atala, berriz, handik bi urtera, 2009an inauguratu zuten, historian zehar gure herriko tailerretan egindako era guztietako gauzekin. Bigarren erakusketa hori osatzeko, eibartar askoren donaziak eta Carlos Narbaiza funtsa erabili zituzten batipat.

Gaur egun, Armagintzaren Museoaren inbentarioan 12.000 pieza inguru (1.000 bat arma, 5.000 agiri inguru eta bestelako 6.000 objektutik gora). Hamalau urte hauetan 60.000 bisita jaso ditu Museoak.