Musika Bandak Eibarko eta Soraluzeko musika eskoletako ikasleekin joko du domekan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Musika Bandak Eibarko eta Soraluzeko musika eskoletako ikasleekin joko du domekan
ETA KITTO 2023, Mar 21

Kontzertu bakoitzean proposamen berri bat ekartzeko asmoarekin jarraituz, Eibarko Musika Bandak hemengo eta Soraluzeko musika eskoletako ikasleekin ikuskizuna eskainiko du domekan, hilak 26, 12:30ean, Coliseo antzokian.

Musika Bandak bi pieza joko ditu berak bakarrik (Tom & Jerry eta The Jungle Book) eta beste lau ikasleekin batera (The Marches of John Williams, The Beatles: 1964!, Highlights from Aladdin eta the Best of James Bond).

Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik eskuratu beharko da Kutxabank bitartez edo Coliseoko leihatilan emanaldia hasi aurretik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »