Musika Bandak kontzertua eskainiko du Eibarko eta Soraluzeko musika eskolen laguntzarekin

Musika Bandak kontzertua eskainiko du Eibarko eta Soraluzeko musika eskolen laguntzarekin
2022/03/25 eta kitto!
Eibarko Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko du domekan, 12:30ean, Coliseo antzokian. Izan ere, bandak Eibarko eta Soraluzeko musika eskoletako hogei bat ikasleren laguntza izango du eszenatoki gainean, pelikuletako soinu-bandak jotzeko.

Musikariek honako errepertorioa eskainiko dute: El Libro de la Selva, Vaiana, Captain America, Toy Story, Star Wars, eta abar.

Sarrera doakoa izango da eta gonbidapenak Coliseo antzokian jaso daitezke gaur arratsaldean 17:30etik 19:30era edo ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago, eta baita Kutxabank bitartez ere.

Eibarko Musika Banda