Musika Bandak urteko lehen kontzertua eskainiko du domekan

Musika Bandak urteko lehen kontzertua eskainiko du domekan
2022/01/25 eta kitto!
Eibarko Musika Bandak domekan ekingo dio urte berriko egitarauari, Coliseo antzokian eskainiko duen kontzertuarekin. Andoni Vazquezek zuzentzen duen bandak bost pieza joko ditu: ‘La puerta grande’ (Elvira Checa), ‘Los burladores’ (Pablo Sorozabal), ‘Marcha Eslava’ (P. I. Tchaikovsky), ‘El honor de un caballero’ (M. A. Mas) eta ‘Los miserables’ (Michel Schönberg).

Saioa 12:30ean hasiko da eta sarrerak Kutxabank bitartez edo Coliseoko leihatilan eskuratu daitezke (barixakuan 17:30etik 19:30era edo saioa hasi aurretik).

 



WhatsApp Image 2022-01-25 at 2.54.19 PM