Mussorsky inspiratu zuten koadroen erakusketa zabalduko du gaur Esteban Orozek

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Mussorsky inspiratu zuten koadroen erakusketa zabalduko du gaur Esteban Orozek
ETA KITTO 2023, Aza 10

Gaur arratsaldean, 19:00etan zabalduko dute Esteban Oroz artista eibartarraren pintura erakusketa, Untzagako gizarte etxean. Modest Mussorgsky-ren ‘Cuadros de una exposición’ oinarritzat hartuta egin ditu koadroak eibartarrak, aurreko zapatuan Andres de Egiguren Orkestrak Coliseo antzokian eman zuen kontzerturako propio. Azaroaren 28ra arte egongo da ikusgai, ohiko ordutegian: astelehenetik barixakura, 19:15etik 21:15era, eta zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »