Naiara Sarasketa eibartarrak irabazi du San Andres jaietarako kartel lehiaketa

Naiara Sarasketa eibartarrak irabazi du San Andres jaietarako kartel lehiaketa
2021/10/26 eta kitto!
‘Betiko Sanandresak’ izenburua duen lanarekin irabazi du ‘Sanandresak Eibarren’ kartel lehiaketa Naiara Sarasketa eibartarrak. 11 eta 14 urte artekoen maila Itziar Eiriz izan da irabazlea ‘Txerriak kalabazan’ lanarekin, eta 10 urtetik azpikoen mailan Irati Lizundiak irabazi du ‘Sanandresak berriro’ kartelarekin.

Helduen mailan 31 kartel aurkeztu dira, 11 eta 14 urte artekoen mailan 11 eta 10 urtetik azpikoenean sei lan. Epai-mahaian, ostera, Leire Kareaga, Iratxe Unanue eta Marina Barrena egon dira.

san andres kartela