Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa emango du Jose Luis Irigoienek urtarrilaren 16tik aurrera

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa emango du Jose Luis Irigoienek urtarrilaren 16tik aurrera
2023/01/09 eta kitto!
Urte berriarekin batera, Arrate Kultur Elkarteak oinarrizko argazkilaritza ikastaroa antolatu du. Irakaslea Jose Luis Irigoien Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeko kidea izango da. Klaseak urtarrilaren 16tik otsailaren 1era bitartean izango dira, astelehen eta eguaztenetan, 19:00etatik 21:00etara. Otsailaren 4an, berriz, ikasitakoa praktikan ipintzeko irteera egingo du taldeak. Ikastaroak 30 euro balio du Arrate Kultur Elkarteko bazkideentzat, eta 35 euro bazkide ez direnentzat. Izena emateko 638284912 telefono zenbakira deitu edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

OINARRIZKO ARGAZKILARITZA IKASTAROA - 3