“Ojos de fuego” eta “Red Rocket” astebururako Coliseoko zine-programazioan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Ojos de fuego” eta “Red Rocket” astebururako Coliseoko zine-programazioan
ETA KITTO 2022, Mai 19

Sean Baker zuzendariak gidatutako “Red Rocket” eta Keith Tomas-en “Ojos de fuego” izango dira asteburu honetako berritasunak Coliseoko karteldegian. “Red Rocket” 2 Aretoan proiektatuko dute eta “Ojos de fuego” 1 Aretoa eta Antzokiaren artean tartekatuko dute (17:00etan hasiko diren saioak 1 Aretora joango dira, beste guztiak Antzokian proiektatuko diren bitartean). Bestalde, Christopher Thompson-en “En su punto” filmak bigarren asteburua izango du Coliseoan. Azkenik, gaztetxoenentzako filma oraingoan Julien Fournet-en “Las aventuras de Pil” izango da, ohikoa denez zapatu eta domekan 17:00etan emango direnak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »