Oleoz margotzeko klase praktikoak eskainiko ditu Esteban Orozek gaur eta etzi Portalean

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Oleoz margotzeko klase praktikoak eskainiko ditu Esteban Orozek gaur eta etzi Portalean
ETA KITTO 2023, Urt 10

Eibarko Artisten Elkarteak antolatuta, eta sormen aktibitatean laguntzeko asmoz, Esteban Oroz bertako kideak “Así se pinta un cuadro al óleo, al aire libre” izeneko erakusketa praktikoa eskainiko du gaur arratsaldean, 18:30ean hasita, Portaleako hirugarren pisuko ikastaroen gelan. Ekimen hori jende guztiari dago zabalduta eta doan da. Bertan aire libreko hainbat lehiaketa irabazi dituen Oroz pintoreak lan bat egiterako orduan osatu behar diren etapa desberdinak erakutsiko ditu eta horiek zelan aurrera eraman irakatsi: konposizioa, dibujoa, pintura… Etzi ere aukera izango da klase praktiko horiek jasotzeko, ordu berean hasita, hau da, 18:30ean, eta toki berean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »