Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal bertsolariak arituko dira larunbat honetan Ixuan egingo den bertso afarian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal bertsolariak arituko dira larunbat honetan Ixuan egingo den bertso afarian
ETA KITTO 2019, Api 25

Larunbatean, apirilaren 27an,  egingo da Santa Kurutz jaietarako urtero antolatzen duten bertso afaria. Hitzordua 21:00etan  izango da Ixua jatetxean, eta Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal bertsolariek hartuko dute parte. Afaltzen hasi aurretik, 19:00etan trikipoteoan abiatuko dira Untzagatik eta 20:30ean Udaletxe aurrean bilduko dira Ixuara autobusez igotzeko . Afarirako txartelak 25 eurotan erosi daitezke  Ixua jatetxean (afaria eta autobusa prezioaren barruan daude).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »