Oraindik sarrerak gelditzen dira bihar, ekainak 1, Irene Hernandok gidatzen dituen antzerki-taldeen lanak Coliseoan ikusteko

Oraindik sarrerak gelditzen dira bihar, ekainak 1, Irene Hernandok gidatzen dituen antzerki-taldeen lanak Coliseoan ikusteko
2022/05/31 eta kitto!
Haurrek eta helduek hartu dute parte ikasturte honetan zehar Irene Hernandok gidatzen duen Antzerki Laborategian (22 haur eta 32 heldu) eta, talde guztiek egindako lana ikustekoa denez, sei saio eskainiko dituzte biharko ekimenean. Lehenik, 17:45ean, umeen hiru talde igoko dira eszenatoki gainera; eta gero, 19:45ean, helduen hiru taldeen txanda iritsiko da. Sarrerak Kutxabank bidez eskura daitezke,  https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/20220601E2@Janto_KB/EIBAR (Helduen saioa) https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/20220601E@Janto_KB/EIBAR Txikien saioa).  Bestela, ikuskizunak hasi aurretik leihatilan egongo dira eskuragai.

...eta kitto! astekarian aurreko astean argitaratutako erreportajea HEMEN irakurri dezakezue.