Frances McDormand aktoreak protagonizatzen duen Chloé Zhaoren filma aurretik ere Veneziako Urrezko Lehoia irabazitakoa da eta Coliseoko 2. Aretoan ikusteko aukera izango da astebururako programazioan. Zapatuan eta domekan 16:00etan eta 19:00etan izango da proiekzioa eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:00etan. Asteburu honetan, bestalde, beste film hauek eskainiko dituzte Coliseoan: Enrique Urbizuren Libertad 1 Aretoan botako dute hiru egunetan, bakoitzean 18:30ean hasiko den saio bakarrean; Godzilla vs. Kong Adam Mingard-en pelikula Antzokian eskainiko dute, Nomadland-en ordutegi berean, hau da, zapatuan eta domekan 16:00etan eta 19:00etan, eta astelehenean 19:00etan; azkenik, Tim Storyren Tom eta Jerry, umeendako aproposa, zapatuan eta domekan botako dute, bietan 16:00etan hasita.