Oscarretara izendatutako "Nomadland" filma emango dute asteburuan Coliseoan

Oscarretara izendatutako "Nomadland" filma emango dute asteburuan Coliseoan
2021/03/31 eta kitto!
Frances McDormand aktoreak protagonizatzen duen Chloé Zhaoren filma aurretik ere Veneziako Urrezko Lehoia irabazitakoa da eta Coliseoko 2. Aretoan ikusteko aukera izango da astebururako programazioan. Zapatuan eta domekan 16:00etan eta 19:00etan izango da proiekzioa eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:00etan. Asteburu honetan, bestalde, beste film hauek eskainiko dituzte Coliseoan:  Enrique Urbizuren Libertad 1 Aretoan botako dute hiru egunetan, bakoitzean 18:30ean hasiko den saio bakarrean; Godzilla vs. Kong Adam Mingard-en pelikula Antzokian eskainiko dute, Nomadland-en ordutegi berean, hau da, zapatuan eta domekan 16:00etan eta 19:00etan, eta astelehenean 19:00etan; azkenik, Tim Storyren Tom eta Jerry, umeendako aproposa, zapatuan eta domekan botako dute, bietan 16:00etan hasita.