Ostegunean amaituko da “Asier Errasti” Film Laburren Jaialdirako izena emateko epea

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Ostegunean amaituko da “Asier Errasti” Film Laburren Jaialdirako izena emateko epea
ETA KITTO 2021, Uzt 13

Eibarko Udalak eta  Plano Corto  Kultur Elkarteak antolatuta, azaroaren 8tik 13ra bitartean burutuko den 22. “Asier Errasti” Film Laburren Jaialdirako izen-ematea  ostegun honetan, uztailaren 15ean, amaituko da eta internet bidez egin beharko da udalaren webgunean. Lanak ere web orri horren bitartez igo beharko dira sarera. Plano Corto elkartearen helburua laburmetraiak eta ikusentzunezko gaiak sustatzea eta zabaltzea da eta Asier Errasti film laburren jaialdia – Javier Agirresarobe Saria antolatzen dute urtero udalarekin batera.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “Izena ematerakoan, ez da beharrezkoa ziurtagiri digitala izatea; izan ere, pantaila hori agertzen da online izapidea egiteko orduan. Besterik gabe, ezeztatu sakatu, eta beste pantaila bat agertuko zaizue, izena eta erabiltzailea dituena, bai eta erregistratzeko aukera ere, izapidea egiteko.

Lehiaketan parte-hartzeaRen inguruko esteka: https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/ikastaroak-lehiaketak-sariketak/asier-errasti-eibarko-xiii.-laburmetraia-jaialdia

Lehiaketaren oinarriak batzen dituen PDF:

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »