Arrate Kultur Elkarteak Photoshop programa erabiltzen ikasi nahi dutenentzat ikastaroa antolatu du. Oinarrizko ikastaroa izango da eta klaseak euskaraz izango dira, astelehen eta eguaztenetan, 19:30etik 21:30era. Otsailaren 21ean hasiko da kurtsoa eta sei egun izango dira guztira. Jose Luis Irigoien Klub Deportiboko Argazki Taldeko kideak emango du ikastaroa eta izen-emateak 30 euro balio du (25 euro bazkideentzat). Izena emateko 638284912 telefono zenbakira deitu edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzi daiteke.