Piropo lehiaketako sariak banatu dituzte

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Piropo lehiaketako sariak banatu dituzte
ETA KITTO 2016, Mar 14

Gaur arratsaldean banatu dituzte Eibarko euskaltegi biek eta udalak antolatutako piropo lehiaketako sariak Portalean. Epai-mahaiak Iñaki Serranoren “Zu ikustean, hego haizea sartzen zait, eta iparra galtzen dut” saritu du eta beste saria, berriz, Jonatan Alustizaren “Irribarre egin, zure ezpainekin egin dezakezun bigarren gauzarik hoberena izan daiteke eta” proposamenarentzat izan da, lehiaketara aurkeztutako 45 piropoen artean interneten boto gehien (boto guztien %35) horrek jaso du-eta. Serrano ezin izan da sari-banaketa ekitaldira joan, baina bere ordez Elaia alabak pozarren jaso du aitatxoren saria.

elaia 1

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »