Asteburuan etorriko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots Eibarrera

Asteburuan etorriko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots Eibarrera
2019/11/11 eta kitto!
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza ikuskizunaren estreinua egingo dute Hezkuntza Esparruan zapatuan, azaroak 16, (16:30ean eta 19:00etan) eta domekan, azaroak 17, (16:00etan eta 18:30ean).  Sarrerarik ez baduzue egon lasai, sasoiz zaudete-eta. 8 eurotan dituzue salgai ‘El tio Palancas’ (Juan Gisasola kalean), ‘Denetik’ (Urkizun), ‘Gozoki’ (Bidebarrieta eta Sostoan) eta ‘Laes’ (Ziriako Agirre kalean) dendetan, eta internet bidez Kutxabank-en.

Hezkuntza esparruko aforoa zaintzeko, ikusle guztiek sarrera erosi behar izango dute.