Poesia emanaldiarekin ospatuko dute Emakumearen Eguna Untzagako jubilatu etxean

Poesia emanaldiarekin ospatuko dute Emakumearen Eguna Untzagako jubilatu etxean
2021/03/04 eta kitto!
Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela ospatzeko, poesia emanaldia antolatu dute Untzagako jubilatu etxean. Astelehenean, 18:00etatik aurrera, “Poesia… eres tu” Eibarko taldeak hainbat olerki errezitatuko ditu. Mª Jesus Saez, Mari Perez, Rafa Herce, Mariaje Murillo, Elisa Lopez eta Araceli Bonok hartuko dute parte poesia errezitaldian.

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, osasun agintariek gomendatutako neurriak izango dituzte kontuan. Bestalde, nahiz eta tokia mugatua izan, joan nahi duenak erretserba egin dezake 605 711 794 telefono zenbakira deituta edo Whatsapp-a bidalita (Elisa).