Poesia eta musika errezitaldia eskainiko dute zapatuan, Liburutegien Eguna ospatzeko

Poesia eta musika errezitaldia eskainiko dute zapatuan, Liburutegien Eguna ospatzeko
2020/10/15 eta kitto!
Zapatuan, 19:00etan, “El día que me quieras” errezitaldi poetiko-musikala hartuko du Portaleko areto nagusiak. Maite Lorenzok hainbat olerki errezitatuko ditu, Alberto Luis Eguiak teklatuarekin lagunduta: León Felipe, Juan Carlos Mestre, María Teresa Cervantes, Blanca Sarasua, Julio González, Ángela Figuera, Julián Borao, Rosalía de Castro, Javier Arnaiz eta beste hainbaten lanekin osatutako sorta eskainiko dute.

Liburutegien Egunaren ospakizunaren barnean egingo da saioa eta sarrera doan izango da, baina, edukiera kontrolatu ahal izateko aurretik izena eman beharko da, Liburutegian bertan, telefonoz (943 70 84 37) edo e-mailez (liburutegia@eibar.eus).