Poesia eta Musika Gaua hartuko du Ibarkurutzeko iturriak zapatuan

Poesia eta Musika Gaua hartuko du Ibarkurutzeko iturriak zapatuan
2019/06/06 eta kitto!
Zazpigarrenez antolatu dute Poesia eta Musika Gaua Maite Lorenzok zuzentzen duen Itzamna Poesia tailerrekoek. Zapatuan izango da, 20:00etan Ibarkurutzeko iturrian (euria egingo balu, San Agustin elizan). Eibarko tailerreko kideekin batera, beste herri batzuetatik etorriko diren hainbat lagunek jardungo dute poesiak errezitatzen, 32 lagun guztira. Poesien gaia librea da eta lagun bakoitzak gehienez hiru minutuko tartea izango du. Alberto Luis Egiak pianoarekin lagunduko die eta, horrez gain, poesiekin tartekatuta hainbat kantu eskainiko dituzte Sostoa abesbatzako kideek eta Juan Bautista Gisasola koruko haurrek.