Poesia-Musika IX. Gaua hartuko du Ibarkurutzeko iturriak zapatuan

Poesia-Musika IX. Gaua hartuko du Ibarkurutzeko iturriak zapatuan
2022/06/10 eta kitto!
Poesia eta musikari eskainitako gaua izango da biharkoa Ibarkurutzen. Maite Lorenzoren eskutik abiatu zen ekimenak bederatzigarren edizioa beteko du eta, ohikoa denez, hainbat poetaren errezitaldiak zuzeneko musikarekin tartekatuko dira iturriaren parean egingo den saioan, iluntzeko 20:00etatik 22:00etara bitartean.