‘Proyecto Fausto’ antzezlanaren emanaldia bertan behera geratu da

‘Proyecto Fausto’ antzezlanaren emanaldia bertan behera geratu da
2020/11/10 eta kitto!
Delirium konpainia kanariarraren ‘Proyecto Fausto’ antzezlanaren emanaldia bertan behera lagatzea eta 2021eko antzerki programazioan sartzea erabaki dute konpainiak berak eta Eibarko Udalak.

Emanaldia hilaren 13an egin behar zen, baina ez egitea erabaki dute Tenerifen (100.000 biztanleko 116 kasu) eta Eibarren (100.000 biztanleko 2.165 kasu) artean dagoen koronabirusaren intzidentzia-tasaren aldeagatik, eta hegaldien zailtasun eta atzerapenengatik.