“Reziklantes” kontzertu pedagogikoa eskainiko du Turukutupak zapatu arratsaldean Errebal Plazan

“Reziklantes” kontzertu pedagogikoa eskainiko du Turukutupak zapatu arratsaldean Errebal Plazan
2021/10/07 eta kitto!
Zapatu arratsaldean, 18:00etan “Reziklantes” familia osoarentzat moduko ikuskizuna eskainiko du Turukutupa taldeak Errebal Plazan. Ia ordubeteko iraupena izango duen saioa elebiduna izango da eta sarrera doan da, gonbidapenarekin. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “bi musikarik egindako kontzertu pedagogikoa izango da, mota askotako musika estiloak ezagutzeko bidaia musikala: afro-latindar musikatik hip-hopara, handik musika garaikidera.... Gainera, erabiliko dituzten musika tresna guztiak birziklatutako edota berrerabilitako materialekin egindakoak dira”.