Roberto Villarreal idazlearen ‘El Proyecto Escipion’ liburua 300 liburu-dendatan jarri dute salgai

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Roberto Villarreal idazlearen ‘El Proyecto Escipion’ liburua 300 liburu-dendatan jarri dute salgai
ETA KITTO 2023, Urt 19

Irakurleen artean izan duen harrera ona ikusita, Roca Bolsillo editorialak Roberto Villarreal idazle eibartarraren ‘El Proyecto Escipion’ eleberria 300 liburu-dendatan salgai jartzea erabaki du. “Lehen edizioa berehala agortu zen eta bigarrena oso ondo ari da funtzionatzen, Tarragona eta inguruetan batez ere”, adierazi dute editorialekoek.

Ez da kasualitatea liburuak Tarragona inguruan arrakasta edukitzea, Villarreal bertan bizi delako eta kontakizuna bertan kokatzen delako. Izan ere, lanak Nestor Azcona udaltzainaren ikerketak kontatzen ditu, Tarragonako Els Munts antzinako erromatar hiribilduan gertatutako hilketa basati baten harira.

Portada edición de bolsillo

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »