Salgai daude Euskal Jaiko kantu-afarirako eta herri-bazkarirako txartelak

Salgai daude Euskal Jaiko kantu-afarirako eta herri-bazkarirako txartelak
2019/04/29 eta kitto!
Maiatzeko bigarren asteburuan Klub Deportiboaren eskutik ospatuko den 54. Euskal Jaiaren egitarauaren barruan, maiatzaren 11an kantu-afaria (21:30ean) eta maiatzaren 12an herri-bazkaria (14:30ean) egingo dira, Untzagako karpan, bertoko baserrietako produktuekin osatutako menuarekin.

Joan nahi dutenentzat txartelak salgai ipini dituzte, Deporren, 12 eurotan “langile eta dirua dutenentzat” eta 10 eurotan ume, ikasle eta langabetuentzat.  Antolakuntza errazteko, sarrerak ahalik eta lehen  erostea komeni da.