Salgai daude Hibai Etxebarria eta Eibarko Koro Gaztearen kontzerturako sarrerak

Salgai daude Hibai Etxebarria eta Eibarko Koro Gaztearen kontzerturako sarrerak
2021/09/14 19:19
eta kitto!
Dagoeneko salgai jarri dituzte irailaren 25ean Hibai  Etxebarriak eta Eibarko Koro Gazteak Eibarren  eskainiko duten “Goxokiak” kontzerturako sarrerak. Hitzordua 20:00etatik aurrera izango da Coliseo antzokian, eta sarrerak KUTXABANK bitartez edo Coliseoko leihatilan eskura daitezke (astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era).

Kontzertu hau orain dela sei hilabete egitekoa zen, baina, pandemiaren ondorioz bizi genuen egoera epidemiologikoa kontuan hartuta, Eibarko Udalak kontzertua atzeratzea erabaki zuen. Orain momentu ona dela erabaki dute eta Hibai Etxebarria musikari gernikarra gogotsu azaldu da sare sozialetan: “Emanaldi berezia prestatzen ari gara GOXOKIAK diskoari agurra emateko. 25 musikari izango dira taula gainean. Ahaztezina izango da, eta Eibarko Koro Gazteako partaide batzuentzat ere agurraren kontzertua izango da. Errepikaezina eta ahaztezina!”.

Hibai Etxebarria